ie20077b

 

wikipedia

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

Bloke logikoak

 

Bloke logikoak 48 pieza ditu eta materiala sendorra da. Jeneralki, egurrezkoa edo plastikozko materiala erabiltzen da. Haurrentzako manipulatzeko erraza baita.

 

Bloke logikoaklau aldagai desberdina ditu: Lehengoa KOLOREA(gorria, urdina eta oria), bigarrena ITXURA (hirukia, laukia, borobila eta laukizuzena), hirugarrena TAMAINA (handia eta txikia) eta laugarrena LODIERA (lodia eta mehea).

 

Bloke bakoitzak besteengan behintzat ezaugarri batean desberdintzen da

 

 

Helburuak

Bloke logikoekin, haurrei matematikari buruzko hainbat egoeratan ipintzen diegu, hainbat kontzeptuak lortzeko eta pentsamendu logikoa garatzeko

 

 

Erabilgarritasuna

Bloke logikoekin ariketak egin ondoren haurrak lortuko dute:

 

Bloke bakoitza izendatzea eta ezagutzea

 

Aldagaiak eta baloreak ezagutzea

 

Sailkapenak egitea irizpide bat jarraituz (adibidez: itxura edo tamaina) ondoren irizpide bat baino gehiago kontutan hartzeko

 

Blokeak alderatu desberdintasunak eta antzekotasunak ezarriz

 

Seriazioak egitea arau desberdinak jarraituz

 

Egokitasun erlazioak ezarri

 

Ezezkoa erabilita elementuak zehaztu

 

 

Haur hezkuntzan , bloke logikoak baliabide pedagogiko ona dira. Egin ahal ditugun aktibitateak ugariak dira.

 

 

Jarduerak

JOLAS LIBREA: Ariketa desberdinak jorratu ahal dira: eraikuntzak, paperaren gainean blokeen siluetak egin, bideak etab.

BLOKEEN AURKEZPENA: Haur bakoitzari bloke bat emango diegu eta haren ezaugarriak deskribatu beharko ditu lau aldagaiak erabiliz: kolorea, itxura, tamaina eta zabalera. Blokea deskribatzen duen haurrak okertzen baldin bada beste haur bat zuzenduko dio eta ez irakaslea.

TREBATZEKO JOLASAK(familien jokoa): Irizpide bat jarraituz, adibidez koloreak erabiliz, taldeak egin behar dituzte. Printzipioz, haurrak taldeak bereiztuko ditu eta gero irakasleak taldekatuko ditu ikasleari ze irizpide erabili duen galdetuz. Ikaslearen maila ikusi eta gero irizpide gehiago sortuko ditugu.

EZKUTAKETA: Bloke bat kenduko dugu eta ikasleari galdetuko diogu zein den falta den blokea.

SERIAZIOAK: Piezak irizpide bat jarraituz kokatuko ditugu. Ondoren ikasleak esan behar digu zein izan den erabil dugun irizpidea eta baieztatu zein den hurrengo seriea. Pixkanaka-pixkanaka irizpideak gehitzen joango dira. Ariketa paperean egin daiteke, horrela izango litzateke:

Serie irekita: Kokatu behar dugun fitxak posibilitate asko ditu

 

Serie itxia: Kokatu behar dugun fitxak posibilitate bakarra du.

 

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Bloke_logikoak"(e)tik eskuratuta

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.